Tapiza

Vincent Povirk-ek idatzia

3.15.1. Konfigurazioa

Karta mota Karta sorta estandarra
Sorta Goiko ezkerreko pila. Karta sortaren gainerako zatia hemen kokatzen da mahaian eskualdi bat banatutakoan. Kartak banan-banan iraultzen dira hondarrera. Ezin da berriro banatu.
Hondarra Sortatik hartzeko. Jokoan erabiltzeko prest dago goiko karta.
Oinarria Lau pila goian eskuinean. Irudiaren arabera, gorantz osatu behar dira, batekotik erregera. Batekoak oinarrietan jartzen dira, kartak banatu aurretik.
Mahaia "Tapiza". Bost kartako lau errenkada banatzen dira, gora begira. Mahaiko kartak jokoan erabil daitezke. Ezin da karta multzorik osatu. Gune hutsak automatikoki betetzen dira, hondarretik (ahal bada) edo pilatik.

3.15.2. Xedea

Karta guztiak oinarri-piletara eramatea.

3.15.3. Arauak

Mahaiko kartak jokoan daude.

Kartak banaka iraultzen dira pilatik hondarrera. Hondarreko goiko karta jokoan dago. Ezin da berriro banatu.

Oinarriak irudiaren arabera gorantz osatu behar dira, batekotik erregera. Oinarrietako kartak oraindik erabil daitezke. Karta baten gainean klik bikoitza eginez gero, dagokion oinarri-pilara mugituko da, mugimendu hori egin baldin badaiteke.

3.15.4. Puntuak

Oinarri-piletan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.

Puntuaziorik altuena: 48

3.15.5. Estrategia

Jarri oinarrian horretarako aukera duten karta guztiak.