Kaleak eta kalezuloak

Rosanna Yuen-ek idatzia

3.73.1. Konfigurazioa

Karta mota Karta sorta estandarra
Oinarria Lau pila erdiko zutabean. Batekotik erregera osatu behar dira. Oinarri bakoitzaren gaineko lehenengo karta mahaiko pilara eraman daiteke berriz.
Mahaia Zortzi toki (lau oinarrien ezkerrean eta lau eskuinean.) Banatu karta guztiak gora begira eta zortzi pila horietan hedatuta. Ezkerreko piletan zazpina karta egongo dira eta eskuineko piletan seina karta, denak gora begira.

3.73.2. Xedea

Karta guztiak oinarri-piletara eramatea.

3.73.3. Arauak

Mahaiko piletako kartak beherantz osatu behar dira, irudia kontuan hartu gabe. Aldiko karta bakarra mugi daiteke. Pila hutsetan edozein karta jar daiteke.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera.

3.73.4. Puntuak

Oinarri-piletako karta bakoitzeko, puntu bat.

Puntuaziorik altuena: 52

3.73.5. Estrategia

Oinarriak parean osatzen joan, ahal bada. Saiatu toki huts bat lortzen.