Sarrera

Glade interfaze-diseinatzailea erabiliz GTK+ aplikazioen erabiltzaile-interfazeen diseinuak sortu eta edita daitezke.

Erabiltzailearen interfazea eraikitzeko blokeen aukera zabala ematen du GTK+ liburutegiak, hala nola testu-koadroak, elkarrizketa-koadroen etiketak, kontrol-laukiak eta menuak. Eraikitzeko bloke horiei trepetak esaten zaie. Erabiltzailearen interfaze grafiko batean trepetak jartzeko erabil dezakezu Glade. Trepeta horien diseinua eta propietateak aldatzeko aukera ematen du Glade-k. Trepeten eta aplikazioen iturburu-kodearen arteko konexioak gehitzeko ere erabil daiteke Glade.

Glade-n diseinatutako erabiltzailearen interfazeak XML formatuan gordetzen dira, kanpoko tresnetan integratzea errazteko. XML deskribapenetatik erabiltzailearen interfaze grafikoak dinamikoki sortzeko, libglade liburutegia erabil daiteke.