Erabilera

3.1. Hitza bilatzea

Hitz bat bilatzeko, idatzi hitza sarreraren eremuan, eta sakatu Sartu.

Hitzaren definizioren bat aurkitzen badu, leiho-area nagusian azalduko da:

Figure 2Hiztegiaren leihoa

Bestela, errorearen elkarrizketa-koadroa eta errorearen izaera azaltzen duen mezu bat azalduko dira.

3.2. Bilaketaren emaitzak gordetzea

Bilaketa baten emaitzak gordetzeko, aukeratu Fitxategia ▸ Gorde kopia. Idatzi fitxategiaren izena Gorde kopia elkarrizketa-koadroan, eta sakatu Gorde.

3.3. Bilaketaren emaitzak inprimatzea

Bilaketa baten emaitzak inprimatzeko, aukeratu Fitxategia ▸ Inprimatu.

Inprimagailua, paper-formatua eta kopia kopurua aukeratu ditzakezu Inprimatu elkarrizketa-koadroan.

Inprimatuko duzuna aurrez ikusteko, egin klik Aurrebistan.

Inprimatzeko, egin klik Inrpimatu botoian.

3.4. Testua bilatzea

Figure 3Hiztegiaren leihoa

Bilaketa baten emaitzetan testu bat bilatzeko, jarraitu urrats hauei:

  1. Bilatu panela bistaratzeko, aukeratu Editatu ▸ Bilatu.
  2. Idatzi bilatu nahi duzun testua Bilaketa sarreran.
  3. Testuaren hurrengo agerraldia bilatzeko, egin klik Hurrengoa botoian. Testuaren aurreko agerraldia bilatzeko, egin klik Aurrekoa botoian.