Jakinarazpen-mezuak

Behin GNOME Energia-kudeatzailea abiarazita, ondoko jakinarazpenak bistara daitezke.

3.1. AC moldagailua deskonektatuta

Figure 1GNOME Energia-kudeatzaileak AC moldagailua kenduta dagoenean emandako jakinarazpena

Jakinarazpen hori desgaitzeko, aldatu /apps/gnome-power-manager/notify/discharging GConf gakoa.

3.2. Erabat kargatuta

Figure 2GNOME Energia-kudeatzaileak ordenagailu eramangarriaren bateria erabat kargatuta dagoenean emandako jakinarazpena

Jakinarazpen hori desgaitzeko, aldatu/apps/gnome-power-manager/notify/fully_charged GConf gakoa.

Jakinarazpena berriz emango zaizu bateria-ehunekoa % 95 baino beherago egon ondoren berriro erabat kargatzen denean. Horri esker, makina batzuek ez dituzte behin eta berriro erakusten nahi ez diren mezuak, bateria-kargaren jakinarazpena okerra bada.

3.3. Energia gutxi

Bateria baxu dagoenean, ondoko jakinarazpena jasoko duzu. Berehala konektatu beharko zenuke korronte alternora.

Figure 3GNOME Energia-kudeatzaileak bateria-energia gutxi dagoenean ematen duen jakinarazpena

Jakinarazpen hori desgaitzeko, aldatu /apps/gnome-power-manager/notify/low_power GConf gakoa.

3.4. Energia maila kritikoa

Ordenagailuaren energia amaitu denean, jakinarazpen hau erakutsiko da, zer egin behar den azaltzeko. Maila kritikoa dagoenean zer egin aldatzeko, erabili hobespenen tresna.

Figure 4GNOME Energia-kudeatzaileak sistemaren energia maila kritikoa denean ematen duen jakinarazpena

3.5. Esekitze-hutsegitea

Esekitzeak huts egiten duenean ondoko abisua jasoko duzu. Normalean, uneko erabiltzaileak ez du baimenik izaten ordenagailua esekitzeko edo hibernatzeko.

Figure 5GNOME Energia-kudeatzaileak esekitzean huts egiten duenean emandako jakinarazpena

Jakinarazpen hori desgaitzeko, aldatu /apps/gnome-power-manager/notify/sleep_failed GConf gakoa.