Hobespen aurreratuak

6.1. Pantailako distira leuntzea

Eramangarriaren panel-distiraren inaktibotasuna aldatzeko, aldatu /apps/gnome-power-manager/backlight/idle_brightness GConf gakoa.

6.2. Pantaila blokeatzea

Lehenespenez, GNOME Energia-kudeatzaileak blokeatzeko eskema sinplea onartzen du. Horrek esan nahi du pantaila blokeatuko dela estalkia ixtean 'gnome-screensaver'en "Blokeatu pantaila" ezarrita badago, edo sistemak esekitzeko edo hibernatzeko ekintza egingo duela.

Erabiltzaile aurreratuek blokeatzeko sistema konplexu bat erabil dezakete: eramangarriaren estalkiaren blokeo-gidalerroak alda ditzakete, esekitzeko eta hibernatzeko ekintzekin. Modu konplexua gaitzeko, GConf gakoa desgaitu beharko duzu:

  • /apps/gnome-power-manager/lock/use_screensaver_settings

Ondoren, gidalerroen gakoak ezar daitezke 'gnome-screensaver' blokeatzea eta desblokeatzea behartzeko, ekintza bat egitean:

  • /apps/gnome-power-manager/lock/blank_screen
  • /apps/gnome-power-manager/lock/suspend
  • /apps/gnome-power-manager/lock/hibernate

Ez ikusi egingo zaio 'gnome-screensaver'en blokeatzeko gidalerroari, modu sinplea birgaitu arte.