Ezarpenak
Fitxategi-bilaketa aplikazioak gconf gakoak ditu zenbait portaera aldatzeko. Gconf balioak aldatu egin daitezke Konfigurazio-editorea modu hauetan abiarazita:
- menua
-
Aukeratu
. - Komando-lerroa
-
Exekutatu komando hau: gconf-editor
4.1. Bilaketa bizkorra desaktibatu
Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/disable_quick_search
Balio lehenetsia: faltsua
Fitxategi-bilaketa aplikazioak fitxategi-izenen bilaketak bizkortu egiten ditu locate komandoa erabiliz. locate komandoak fitxategi-izenak indexatzeko eta bizkor bilatzeko modu segurua ematen du. locate komandoa fitxategi-indize batean oinarritzen denez, Bilaketaren emaitzak zerrenda ez da beti eguneratua egongo.
4.2. Bilaketa bizkorraren bigarren bilaketa desaktibatzea
Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/disable_quick_search_second_scan
Balio lehenetsia: faltsua
Bilaketa bizkorra osatu ondoren, Fitxategi-bilaketak bilaketa zehatz bat egingo du find komandoa erabiliz. Bigarren bilaketa hori indexatu ez diren fitxategiak aurkitzeko da. Bilaketa-irizpideak betetzen dituzten fitxategiak Bilaketaren emaitzak zerrendari gehitzen zaizkio eta zerrenda eguneratua mantentzen da.
4.3. Bilaketa bizkorretik kanpo dauden bide-izenak
Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/quick_search_excluded_paths
Balio lehenetsiak: [/mnt/*,/media/*,/dev/*,/tmp/*,/proc/*,/var/*]
Fitxategi-bilaketak ez ditu bilaketa bizkorrak egingo gako horiekin zehaztutako bide-izenetan. Zehaztutako bide-izenetan fitxategi-izenak bilatzeko find komandoa erabiliko da. '*' eta '?' komodinak onartzen dira.
4.4. Bilaketa bizkorraren bigarren bilaketatik kanpo daude bide-izenak
Gakoaren izena: /apps/gnome-search-tool/quick_search_second_scan_excluded_paths
Balio lehenetsiak: [/]
Fitxategi-bilaketak ez du bigarren bilaketa bizkorra egingo gako horiekin zehaztutako bide-izenetan. Zehaztutako bide-izenetan bilaketa bizkorra egin ondoren ez da find komandoa erabiliz bilaketa zehatzagoa egingo. '*' eta '?' komodinak onartzen dira.