Erabiltzen hastea

2.1. Sudoku abiaraztea

Aukera hauek dituzu Sudoku abiarazteko:

Aplikazioak menua

Aukeratu Jokoak ▸ Sudoku.

Komando-lerroa

Sudoku komando-lerrotik abiarazteko, idatzi komando hau, eta sakatu Sartu:

gnome-sudoku

2.2. Sudoku abiarazten duzunean

Aurreneko aldiz Sudoku abiarazten duzunean joko-hautatzailearen pantaila ikus dezakezu, jokatzea nahi duzun zailtasuneko jokoa hautatzeko. Aurrez jokatu baduzu, eta amaitu gabeko jokoak utzi badituzu, pantaila honetan hauta ditzakezu joko horiek.

Joko-hautatzailearen pantailan jokoaren zailtasuna agertzen da. Jokoaren irudiaren inguruan dagoen koloreak zailtasun bati dagokio. Gorri ilunez inguratutako jokoa gorri argia duen jokoaren baino zailagoa da, adibidez.

Egin klik bikoitza aukeratutako jokoan jolasten hasteko.

Figure 1Sudokua abiaraztea

Zenbaki-sare desberdin bat egiteko, egin klik Berria botoian. Horrek zenbaki-sarea aukeratzeko pantailara eramango zaitu, eta bertan nahi duzun zenbaki-sarea hautatu ahal izango duzu.