Sarrera

gnome-user-share saio-zerbitzuak zure karpeta nagusiko Publikoa karpetako edukia esportatzen du, sare lokal bereko beste ordenagailuak bertan erraz sartu ahal izan daitezen. Beste ordenagailetan, karpeta partekatua 'erabiltzailearen fitxategi partekatuak' gisako izen batekin azalduko da nautilus sareko leihoan, eta erabiltzailea zure izenarekin ordeztuko da.

gnome-user-share zerbitzuak WebDAV zerbitzari bat erabiltzen du karpeta Publikoa partekatzeko, eta sare lokaleko partekatzea iragartzen du mDNS erabiliz.

Horrez gain, gnome-user-share zerbitzuak erabilgarri jar ditzake fitxategi partekatuak ObexFTP bidez Bluetooth-en, eta Bluetooth bidez zure ordenagailura bidalitako fitxategiak jaso ObexPush-en.