Sareko partidak
Iagno-k jokalari askorentzako partidak onartzen ditu, GGZ Gaming Zoneren eskutik. Interneteko Iagno jokoaren zerbitzari batera konektatuz gero, erronka jo diezaiekezu beste jokalari batzuei jokalari askorentzako partidetan. Albisteak, eguneratzeak eta konekta zaitezkeen zerbitzarien zerrendak jasotzeko, ikus gnome jokoen web-orria.
Jokalari askorentzako jokoa abiarazteko, hautatu
.5.1. Iagno-ren sareko zerbitzari batera konektatzea
Iagno jokora konektatzeko elkarrizketa-koadroa sareko partida berri bat abiarazten denean agertzen da. Konektatu nahi duzun zerbitzaria hautatzeko aukera ematen dizu elkarrizketa-koadro honek, bai eta zerbitzari horretara konektatuta zauden bitartean izango duzun erabiltzaile-izena hautatzeko aukera ere.
Gonbidatu moduan edo erregistratutako kontu normal batekin konekta zaitezke zerbitzarira. Gonbidatu moduan konektatzeak anonimoki sartzeko aukera ematen dizu; kontu normal batek, aldiz, zure erabiltzaile-izena gordetzeko aukera ematen dizu, eta aukeratzen duzun pasahitzarekin babesten du.
aukera hautatu beharko duzu, gonbidatu-kontu anonimo bat nahi baduzu. Kontu berri bat sortu nahi baduzu, hautatu aukera, nahi duzun erabiltzaile-izena, pasahitza eta helbide elektronikoa erabiliz. Zure kontua sortua duzunean, aukera hautatuz konekta zaitezke, eta, jarraian, aukeratu dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu beharko dituzu.
Zerbitzari batera konektatzeko, egin klik
botoian.5.2. Joko-gela batean sartzea
Zerbitzari batera ongi konektatu zarenean, zein joko-gelatan sartu nahi duzun aukeratu dezakezu. Iagno-ren partida bat jokalari askorekin jolasteko, hautatu Iagno gela. Zuk zeuk partida bat aurkeztu nahi baduzu, egin klik Abiarazi botoian. Horrek taula berri bat sortzen du eta gainerako jokalariek zure aurkako partidan parte har dezakete. Jada abiarazitako partidarik baldin badago, taulan bi aldiz klik egin dezakezu partidara sartzeko. Eskuinaldean dagoen partida-zerrendak erabilgarri dagoen eserleku kopurua erakusten dizu, hau da, jokoaren taulara sar daitezkeen jokalarien kopurua.

Iagno-ren taula berri bat sortzerakoan, hobespenen elkarrizketa-koadroa bistaratzen da eta partida pertsonalizatzeko aukera emango dizu, partida joka dezakeen gutxieneko jokalari kopurua, esaterako. Eserleku kopuru osoa hartuta dagoenean, partida horretan ezin da jokalari gehiago sartu.
Sareko partidetan aukera dago gainerako jokalariekin berriketan egiteko. Eskatu jokoaren inguruko aholkuak edo laguntza, baina mesedez izan zaitez adeitsua gainerako jokalariekin.
5.3. Beste jokalariak partidan sartu zain
Partidan sartu zarenean, jokalari nahikoa elkartu arte itxoin beharko duzu.
menu-elementuak partidara sartu diren jokalarien zerrenda ikusteko aukera ematen dizu. Partidako jokalari kopuru osoa lortzen denean hasiko da partida.5.4. Iagno partida bat jokalari askorekin jolastea
Iagno-n jokalari askorekin jolastean, Iagno arruntean dauden antzeko arauak ezartzen dira, giza aurkarien aurka jolasten ari zarenean izan ezik. Horren arabera, estrategiek AA jokalarien aurka jolastean baino hobeak izan behar dute.
Jokalari batek irabazten duenean, partida amaitu egiten da, eta hasierako sareko jokoen pantailara itzul zaitezke. Beste partida bat ere jolastu dezakezu hainbeste mendekotasun sortzen duen jokalari askorentzako Iagno-n.