Sortzeko aukerak

Artxibo berri bat sortzean, edo artxibo bat beste formatu batera bihurtzean, hautatu Beste aukera batzuk, ondorengo aukera aurreratuak zehazteko:

Pasahitza

Idatzi artxiboa enkriptatzeko erabiliko den pasahitza. Pasahitzik zehaztu ezean, artxiboa ez da enkriptatuko.

Artxibo mota guztiek ez dute enkriptatzea onartzen. Fitxategiak enkriptatzeari buruzko informazio gehiago izateko, ikus 5.1. atala ― Artxibo batean fitxategiak enkriptatzeko.

Enkriptatu fitxategi-zerrenda ere

Aukera hau hautatuta badago, pasahitza eskatuko da baita artxiboan dauden fitxategien zerrenda ikusteko ere, eta bestela fitxategiak artxibotik erauzteko bakarrik eskatuko da. Aukera hau pasahitz bat zehaztu denean bakarrik erabili ahal izango da.

Zatitu bolumenetan

Hautatu aukera hau artxiboa zehaztutako dimentsioko fitxategi bat baino gehiagotan zatitzeko.

7-Zip eta RAR artxiboek bakarrik onartzen dute eginbide hau.