Maiz egiten diren galderak

Posta-zerrendetan askotan galdetzen diren kontuak:

8.1. Zer da bateria-ahalmena?

Ahalmena da zure bateriak biltegira dezakeen karga, fabrikatzailearen gidalerroekin alderatuta.

Figure 13Grafiko honek litio-ioizko bateria arrunt batek kargatzeko eta deskargatzeko ehunka zikloren ondoren duen ahalmena erakusten du.

8.2. Zein alde dago esekitzearen eta hibernatzearen artean?

Esekitzearen eginbidea energia aurrezteko dago; egoera honetan, ordenagailuaren memoriako programa-datuak gordetzen dira, ahalik eta energia gutxiena kontsumituz. Ordenagailua esekita dagoenean, ez da lanik egingo jarduera normalari berrekin arte. Ez zaio lanari berrekingo kanpoko gertaera bat egon arte (tekla bat sakatzea....). Normalean segundo batzuk igarotzen dira esekita dagoen ordenagailua berriz lanean has dadin.

Hala ere, kopurua txikia izanda ere, energia erabiltzen ari da, eta, beraz, ez da gomendatzen bateria baxu dagoenerako. Mahaigaineko ordenagailua desentxufatzen baduzu, edo ordenagailu eramangarriaren bateriaren energia agortzen bazaizu, egindako lana galdu egingo duzu.

Hibernatzeko egoerak ordenagailuaren egoera osoa gordetzen du disko gogorrean, eta itzali egiten du energia; ordenagailua itzalita dagoela ematen du. Ez zaio lanari berrekingo kanpoko gertaera bat egon arte (tekla bat sakatzea....). Hau da energia gutxien kontsumitzen den egoera. Mahaigaineko ordenagailua desentxufatzen baduzu, edo ordenagailu eramangarriaren bateriaren energia agortzen bazaizu, egindako lana ez da galduko. Minutu bat edo gehiago iraun dezake ordenagailua hibernatzeko eta esnatzeko prozesuak.

8.3. Pantaila hondatuta daukat, eta DPMS standby (egonean) eta off (desaktibatuta) egoerak 'no-signal' gisa hartzen ditu, eta pantaila piztuta dago beti.

Aldatu behar duzu GNOME Energia-kudeatzaileak erabilitako DPMS esekitzeko modua. Ireki gconf-editor, eta aldatu /apps/gnome-power-manager/backlight/dpms_method_ac eta /apps/gnome-power-manager/backlight/dpms_method_battery gakoak funtzionatzen duten moduetako batera, esate baterako, standby (egonean), suspend (esekitzea) edo off (desaktibatuta).

8.4. Nire deskarga-denbora okerra da beti, bateriaren akats bat dela-eta; zer egin dezaket?

GNOME Energia-kudeatzailearen karga-ehunekoa gidalerro-datu gisa erabil dezakezu. Ireki gconf-editor, eta aldatu /apps/gnome-power-manager/use_time_for_policy gakoa faltsura. Erraza da: gconftool-2 --set --type bool /apps/gnome-power-manager/general/use_time_for_policy false

Horrela, gidalerroen ekintzek ondo funtzionatuko dute zuretzat, baina, jakina, gelditzen den denbora okerra izango da oraindik ere.

8.5. Nola lortuko dut nire aplikazioak ordenagailua automatikoki esekitzea geldiaraztea?

If your application is doing a long operation, you might want to disable the ability to suspend for a little while. You should use gnome-session if you really don't want the user to be able to suspend, or for the computer to save power by hibernating or suspending.

8.6. ACPI exekutatzen ari naiz. Zergatik hartzen dute hainbeste denbora gertaerek (KA moldagailua kentzeak, esate baterako) erregistratzeko?

Pare bat gauza egon daitezke arazoaren muinean.

  • Agian HAL ez da exekutatzen ari ACPI gertaera kapturatzen duen gehigarria.
  • Baliteke BIOSa gaizki ibiltzea, eta konponketa bat behar izatea. Bidali berri-emate bat.

Lehenengo kasuan, saiatu exekutatzen ari diren HAL prozesuak aurkitzen: ps -eaf | grep hal

Eta hald-addon-acpi komandoa. Exekutatzen ari ez bada, ziurtatu HAL exekutatzen ari dela haldaemon abioko scriptaren --retain-privileges aukeran. Beste aukera bat da acpid erabiltzea, nukleoko proc fitxategiaren ordez.