Erabilera

3.1. Oinarrizko sistema-informazioa bistaratzeko

Oinarrizko sistema-informazioa bistaratzeko, hautatu Sistema fitxa.

Sistema fitxan, informazioa hiru taldetan antolatzen da:

  • Sistemaren informazioa
  • Hardwarea
  • Sistema-egoera

3.2. Prozesuen zerrenda bistaratzeko

Prozesu-zerrenda bistaratzeko, hautatu Prozesuak fitxa.

Prozesuak fitxan, taulan antolatuta azaltzen dira prozesuak. Taula-errenkadek prozesuei buruzko informazioa bistaratzen dute. Zutabeek prozesuei buruzko informazio-eremuak adierazten dituzte: prozesuaren jabearen izena, prozesuak unean erabilitako memoria kopurua... Ezkerretik eskuinera, Prozesuak fitxak ondoko zutabeak erakusten ditu modu lehenetsian:

  • Prozesuaren izena
  • Egoera
  • PUZ %
  • Lehentasunaren balioa
  • IDa
  • Memoria

Prozesu-zerrendako zutabeak nola aldatu jakiteko, ikus 4.1. atala ― Prozesuak.

3.2.1. Prozesu gurasoak eta prozesu umeak

Prozesu gurasoak beste prozesu batzuk abiarazten dituztenak dira. Abiarazitako prozesua jatorrizko prozesu gurasoaren prozesu umea da. Modu lehenetsian, Sistema-monitoreak ez du prozesuen arteko mendekotasunik erakusten. Bistaratze-portaera lehenetsia nola aldatu jakiteko, ikus 3.4.4. atala ― Mendekotasunak erakusteko.

3.2.2. Prozesuaren lehentasuna eta lehentasunaren balioak

Prozesuak lehentasun-ordenan exekutatzen dira: lehentasun handiko prozesuak lehentasun txikikoak baino lehen exekutatzen dira. Prozesu umeek beren prozesu gurasoen lehentasuna heredatzen dute.

Prozesu baten lehentasuna prozesuaren lehentasunaren balioak erabakitzen du:

  • Lehentasun-balioa 0 bada, prozesuaren lehentasuna normala da.
  • Zenbat eta lehentasun-balio handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da lehentasuna.
  • Zenbat eta lehentasun-balio txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lehentasuna.

Prozesu baten lehentasuna nola aldatu jakiteko, ikus 3.6. atala ― Prozesu baten lehentasuna aldatzeko.

3.3. Prozesu-zerrenda ordenatzeko

Prozesu-zerrenda ordenatzeko, jarraitu urrats hauei:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
  2. Modu lehenetsian, izenaren arabera alfabetikoki ordenatuta daude zerrendan. Prozesuak alderantzizko ordena alfabetikoan zerrendatzeko, egin klik Prozesuaren izena zutabe-goiburuan.
  3. Egin klik edozein zutabe-goiburutan prozesuak zutabe horretako informazioaren arabera ordenatzeko, alfabetikoki nahiz zenbakizko ordenan.
  4. Egin klik berriro zutabe-goiburuan, datuak alderantzizko ordena alfabetikoan nahiz alderantzizko zenbakizko ordenan ordenatzeko.

3.4. Prozesu-zerrendako edukia aldatzeko

Hainbat eratan alda dezakezu prozesu-zerrendako edukia.

3.4.1. Prozesu guztiak erakusteko

Prozesu-zerrendako prozesu guztiak erakusteko, jarraitu ondoko urratsei:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
  2. Aukeratu Ikusi ▸ Prozesu guztiak.

3.4.2. Uneko erabiltzailearen prozesuak bakarrik erakusteko

Uneko erabiltzailearen prozesuak bakarrik erakusteko, jarraitu urrats hauei:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
  2. Aukeratu Ikusi ▸ Nire prozesuak.

3.4.3. Prozesu aktiboak bakarrik erakusteko

Prozesu-zerrendako prozesu aktiboak bakarrik erakusteko, jarraitu ondoko urratsei:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
  2. Aukeratu Ikusi ▸ Prozesu aktiboak.

3.4.4. Mendekotasunak erakusteko

Prozesu-zerrendako prozesu-mendekotasunak erakusteko, jarraitu ondoko urratsei:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
  2. Aukeratu Ikusi ▸ Mendekotasunak.

Mendekotasunak menu-elementua hautatuta badago, honela zerrendatuko dira prozesuak:

  • Prozesu gurasoek hiruki-ikur bat izango dute prozesu-izenaren ezkerrean. Egin klik hirukiaren ikurrean, asoziatutako prozesu umeak erakusteko nahiz ezkutatzeko.
  • Prozesu umeak koska batekin azaltzen dira zerrendan, eta beren prozesu gurasoekin batera.

Mendekotasunak menu-elementua hautatuta ez badago:

  • Prozesu gurasoak eta umeak ez dira desberdinduko.
  • Prozesu guztiak alfabetikoki ordenatuta azalduko dira zerrendan.

3.5. Prozesu baten memoria-mapak bistaratzeko

Prozesu baten memoria-mapak bistaratzeko, jarraitu ondoko urratsei:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.
  2. Hautatu prozesua zerrendan.
  3. Aukeratu Ikusi ▸ Memoria-mapak.

Memoria-mapak elkarrizketa-koadroak taula-formatuan bistaratzen du informazioa. Prozesuaren izena memoria-maparen taularen gainean bistaratzen da. Ezkerretik eskuinera, Memoria-mapak fitxak ondoko zutabeak erakusten ditu:

Fitxategi-izena

Unean prozesua erabiltzen ari den liburutegi partekatuaren kokalekua. Eremu hau hutsik balego, errenkada honetako memoria-informazioak memoria-maparen taularen gainean bistaratzen den izeneko prozesuaren memoria deskribatuko du.

MBaren hasiera

Memoria-segmentua hasten den helbidea.

MBaren amaiera

Memoria-segmentua amaitzen den helbidea.

MBaren tamaina

Memoria-segmentuaren tamaina.

Banderak

Ondoko banderek prozesuak izan ditzakeen memoria-segmentuko sarbide motak deskribatzen ditu:

p

Memoria-segmentua pribatua da prozesuarentzat, eta beste prozesurik ezin da bertan sartu.

r

Prozesuak baimena dauka memoria-segmentua irakurtzeko.

s

Memoria-segmentua beste prozesu batzuekin partekatzen da.

w

Prozesuak baimena dauka memoria-segmentuan idazteko.

x

Prozesuak baimena dauka memoria-segmentuko instrukzioak exekutatzeko.

BMaren desplazamendua

Memoria-segmentuaren memoria birtualaren desplazamendua.

Gailua

Partekatutako liburutegiaren fitxategi-izena kokatuta dagoen goragoko eta beheragoko gailu-zenbakiak.

Inodoa

Partekatutako liburutegiaren kokalekua memorian kargatzeko erabiltzen den gailuko inodoa.

Egin klik edozein zutabe-goiburutan datuak zutabe horretako informazioaren arabera ordenatzeko, alfabetikoki nahiz zenbakizko ordenan. Egin klik berriro zutabe-goiburuan, datuak alderantzizko ordena alfabetikoan nahiz alderantzizko zenbakizko ordenan ordenatzeko.

Egin klik Itxi botoian, Memoria-mapak elkarrizketa-koadroa ixteko.

3.6. Prozesu baten lehentasuna aldatzeko

Fitxategi baten lehentasuna aldatzeko, jarraitu urrats hauek:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.

  2. Hautatu zein prozesuri aldatu nahi diozun lehentasuna.

  3. Aukeratu Editatu ▸ Aldatu lehentasuna. Aldatu lehentasuna elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.

  4. Erabili graduatzailea prozesuaren lehentasun-balioa ezartzeko.

    Lehentasun-balioak prozesuaren lehentasuna ezartzen du: zenbat eta lehentasun-balio txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lehentasuna.

    Zero baino baxuagoa den lehentasun-balio bat zehazteko, root-a ez diren erabiltzaileek root-aren pasahitza sartu beharko dute.

  5. Egin klik tresna-barrako Aldatu lehentasuna botoian.

3.7. Prozesu bat amaitzeko

Prozesu bat amaitzeko, jarraitu ondoko urratsak:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.

  2. Hautatu amaitu nahi duzun prozesua.

  3. Aukeratu Editatu ▸ Amaitu prozesua, edo egin klik Amaitu prozesua botoian.

    Modu lehenetsian, berresteko alerta bat bistaratuko da. Berresteko alerta nola bistaratu eta ezkutatu jakiteko, ikus 4.1. atala ― Prozesuak.

  4. Egin klik Amaitu prozesua botoian, prozesua amaitu nahi duzula berresteko. Sistema-monitoreak prozesua normal amaitzea behartzen du.

Prozesu bat geldiarazteko modu hobetsia da hau.

3.8. Prozesu bat eteteko

Prozesu bat eteteko, jarraitu ondoko urratsak:

  1. Hautatu Prozesuak fitxa prozesu-zerrenda bistaratzeko.

  2. Hautatu eten nahi duzun prozesua.

  3. Aukeratu Editatu ▸ Hil prozesua.

    Modu lehenetsian, berresteko alerta bat bistaratuko da. Berresteko alerta nola bistaratu eta ezkutatu jakiteko, ikus 4.1. atala ― Prozesuak.

  4. Egin klik Hil prozesua botoian, prozesua eten nahi duzula berresteko. Sistema-monitoreak prozesua berehala amaitzea behartzen du.

Normalean, prozesuak hiltzen dira ezin direnean modu normalean amaitu, 3.7. atala ― Prozesu bat amaitzeko atalean deskribatutakoaren arabera.

3.9. PUZ erabilera monitorizatzeko

PUZ erabilera monitorizatzeko, hautatu Baliabideak fitxa.

Sistema-monitoreak formatu grafikoan bistaratzen du PUZ erabileraren historia. Grafikoaren azpian, Sistema-monitoreak uneko PUZ erabilera ere bistaratzen du, ehuneko gisa.

3.10. Memoria eta swap-erabilera monitorizatzeko

Memoria eta swap-erabilera monitorizatzeko, hautatu Baliabideak fitxa.

Sistema-monitoreak modu grafikoan bistaratzen ditu memoria-erabileraren historia eta swap-erabileraren historia. Grafikoaren azpian, Sistema-monitoreak ondoko balioak ere bistaratuko ditu:

  • Erabilitako memoria guztizko memoriarekiko
  • Erabilitako swap-a guztizko swap-arekiko

3.11. Sare-jarduera monitorizatzeko

Sare-jarduera monitorizatzeko, hautatu Baliabideak fitxa.

Sistema-monitoreak formatu grafikoan bistaratzen du sarearen historia. Grafikoaren azpian, Sistema-monitoreak ondoko balioak ere bistaratuko ditu:

  • Jasotako datuak segundoko eta guztira
  • Bidalitako datuak segundoko eta guztira

3.12. Fitxategi-sistemak monitorizatzeko

Fitxategi-sistemak monitorizatzeko, hautatu Fitxategi-sistemak fitxa.

Sistema-monitoreak taula-formatuan erakusten ditu muntatutako fitxategi-sistemak. Ezkerretik eskuinera, ondoko zutabeak bistaratzen ditu taulak:

Gailua

Blokeo-fitxategiaren kokalekua

Direktorioa

Gailuaren muntatze-puntua (sartu beharreko direktorioa)

Mota

Fitxategi-sistema mota

Guztira

Edukiera osoa

Libre

Erabili gabeko leku kopurua

Erabilgarri

Erabil daitekeen leku kopurua

Erabilita

Erabilita dagoen leku kopurua (eta guztizkoaren ehunekoa)

3.13. Baliabideak fitxa pertsonalizatzeko

Baliabideak fitxa hainbat modutan pertsonaliza dezakezu:

3.13.1. Grafikoen atzeko planoko kolorea aldatzeko

Sistema-monitorearen grafikoen atzeko kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:

  1. Aukeratu Editatu ▸ Hobespenak. Hobespenak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
  2. Hautatu Baliabideak fitxa Hobespenak elkarrizketa-koadroan.
  3. Egin klik Atzeko planoko kolorea botoian. Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
  4. Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
  5. Egin klik Ados botoian, Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko.
  6. Egin klik Itxi botoian, Hobespenak elkarrizketa-koadroa ixteko.

3.13.2. Grafikoen saretaren kolorea aldatzeko

Sistema-monitorearen grafikoen saretaren kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:

  1. Aukeratu Editatu ▸ Hobespenak. Hobespenak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
  2. Hautatu Baliabideak fitxa Hobespenak elkarrizketa-koadroan.
  3. Egin klik Saretaren kolorea botoian. Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
  4. Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
  5. Egin klik Ados botoian, Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko.
  6. Egin klik Itxi botoian, Hobespenak elkarrizketa-koadroa ixteko.

3.13.3. PUZ grafikoaren marraren kolorea aldatzeko

PUZ historia grafikoan PUZ erabilera adierazten duen marraren kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:

  1. Hautatu Sistema-monitorearen leihoko Baliabideak fitxa, sistema-baliabideen erabilerei buruzko informazioa ematen duten grafikoak eta taula bistaratzeko.
  2. Egin klik PUZ kolore-botoian. Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
  3. Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
  4. Egin klik Ados botoian, Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko.

3.13.4. Memoriaren eta swap-aren grafikoaren marra-koloreak aldatzeko

Grafikoan memoria- eta swap-erabilera adierazten duten marren kolorea aldatzeko, jarraitu ondoko urratsak:

  1. Hautatu Sistema-monitorearen leihoko Baliabideak fitxa, sistema-baliabideen erabilerei buruzko informazioa ematen duten grafikoak eta taula bistaratzeko.
  2. Egin klik Erabiltzailearen memoria edo Erabilitako swap-a botoietan. Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa bistaratzen da.
  3. Aukeratu kolore bat Paletan, edo erabili kolore-gurpila nahiz biratze-botoiak kolorea pertsonalizatzeko.
  4. Egin klik Ados botoian, Aukeratu kolorea elkarrizketa-koadroa ixteko.