Hobespenak

Sistema-monitorea konfiguratzeko, aukeratu Editatu ▸ Hobespenak. Hobespenak elkarrizketa-koadroak ondoko fitxak dauzka:

4.1. Prozesuak

Portaera
  • Eguneratze-bitartea segundotan

    Erabili biratze-botoi hau prozesu-zerrenda eguneratzeko bitartea zehazteko.

  • Gaitu freskatze leuna

    Hautatu aukera hau leunki freskatzeko.

  • Alerta prozesuak amaitu edo hil aurretik

    Hautatu aukera hau berresteko alerta bat bistara dadin prozesu bat amaitzen edo hiltzen duzunean.

  • Divide CPU usage by CPU count

    Hautatu hau prozesuen taulako prozesu bakoitzaren PUZ % zatitzeko PUZ kopuruaren arabera.

Informazio-eremuak

Erabili ondoko aukerak prozesu-zerrendan bistaratu beharreko eremuak hautatzeko:

  • Prozesuaren izena

    Hautatu aukera hau prozesuaren izena bistaratzeko. Zutabe honek ikono bat ere eduki dezake, prozesuarekin asoziatuta dagoen aplikazioa adierazteko.

  • Erabiltzailea

    Hautatu aukera hau prozesuaren jabea den erabiltzailearen izena bistaratzeko.

  • Egoera

    Hautatu aukera hau prozesuaren uneko egoera bistaratzeko: lotan edo exekutatzen.

  • Memoria birtuala

    Hautatu aukera hau prozesuari esleitutako memoria birtualaren kopurua bistaratzeko.

  • Memoria egoiliarra

    Hautatu aukera hau prozesuari esleitutako memoria fisikoaren kopurua bistaratzeko.

  • Memoria idazgarria

    Hautatu aukera hau prozesuak idatz dezakeen memoria kopurua bistaratzeko.

  • Memoria partekatua

    Hautatu aukera hau prozesuari esleitutako memoria partekatuaren kopurua bistaratzeko. Memoria partekatua beste prozesu batek atzi dezakeena da.

  • X zerbitzariaren memoria

    Hautatu aukera hau prozesuak erabilitako X zerbitzariaren memoria kopurua bistaratzeko.

  • PUZ %

    Hautatu aukera hau prozesua unean erabiltzen ari den PUZ denboraren ehunekoa bistaratzeko.

  • PUZ denbora

    Hautatu aukera hau prozesua unean erabiltzen ari den PUZ denbora kopurua bistaratzeko.

  • Hasita

    Hautatu aukera hau prozesua noiz hasi den exekutatzen bistaratzeko.

  • Lehentasunaren balioa

    Hautatu aukera hau prozesuaren lehentasun-balioa bistaratzeko. Lehentasun-balioak prozesuaren lehentasuna ezartzen du: zenbat eta lehentasun-balio txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lehentasuna.

  • IDa

    Hautatu aukera hau prozesu-identifikatzailea bistaratzeko, pid gisa ere ezagutzen dena, alegia. Pid zenbakiak prozesua esklusiboki identifikatzen du. Pid-a erabil dezakezu prozesua komando-lerroan manipulatzeko.

  • Memoria

    Hautatu aukera hau prozesuak unean erabilitako sistema-memoriaren kopurua bistaratzeko.

  • Segurtasun-testuingurua

    Hautatu aukera hau prozesua exekutatzen ari den segurtasun-testuingurua bistaratzeko.

  • Komando-lerroa

    Hautatu aukera hau prozesua abiarazteko erabilitako komando-lerroa bistaratzeko, argumentuak barne.

4.2. Baliabideak

Grafikoak
  • Eguneratze-bitartea segundotan

    Erabili biratze-botoi hau Sistema-monitorearen grafikoak eguneratzea nahi duzun maiztasuna zehazteko.

  • Show network speed in bits

    Select this option to use bits instead of bytes for displaying network speed in the System Monitor graphs.

4.3. Fitxategi-sistemak

Portaera
  • Eguneratze-bitartea segundotan

    Erabili biratze-botoi hau Fitxategi-sistemak taula eguneratzea nahi duzun maiztasuna.

  • Show all file systems

    Hautatu aukera hau fitxategi-sistema guztiak erakusteko, aldi baterakoak eta sistema-fitxategiak barne.