Zerrendaren elkarrizketa-koadroa

Use the --list option to create a list dialog. Zenity returns the entries in the first column of text of selected rows to standard output.

Elkarrizketa-koadroaren datuak zutabez zutabe eta errenkadaz errenkada zehaztu behar dira. Elkarrizketa-koadroak sarrera estandarraren bidez jaso ditzake datuak. Sarrera bakoitza lerro berriko karaktere batekin bereizi behar da.

--checklist edo --radiolist aukerak erabiltzen badituzu, errenkada bakoitza 'TRUE' edo 'FALSE'-rekin hasi beharko da.

Zerrendaren elkarrizketa-koadroak aukera hauek onartzen ditu:

--column=zutabea

Elkarrizketa-koadroan bistaratzen diren zutabe-goiburuak zehazten ditu. --column aukera zehaztu behar duzu elkarrizketa-koadroan bistaratzea nahi duzun zutabe bakoitzarentzat.

--checklist

Zerrendaren elkarrizketa-koadroko lehen zutabeak kontrol-laukiak dituela adierazten du.

--radiolist

Zerrendaren elkarrizketa-koadroko lehen zutabeak aukera-laukiak dituela zehazten du.

--editable

Bistaratutako elementuak editatzeko aukera ematen du.

--separator=bereizlea

Zerrendaren elkarrizketa-koadroak hautatutako sarrerak itzultzen dituenean zer kate erabiltzen den zehazten da.

--print-column=zutabea

Zer zutabe inprimatu behar den zehazten du, hautapenaren arabera. Zutabe lehenetsia '1' da. Zerrendako zutabe guztiak inprimatzeko 'ALL' erabil daiteke.

Script-en adibide hauek erakusten dute nola sortu zerrendaren elkarrizketa-koadroa:

        #!/bin/sh

        zenity --list \
          --title="Aukeratu ikusi nahi dituzun erroreak" \
          --column="Errorearen zenbakia" --column="Larritasuna" --column="Deskribapena" \
            992383 Normala "GtkTreeView hainbat hautapenetan eteten da" \
            293823 Altua "GNOMEren Hiztegiak ez ditu proxy-ak maneiatzen" \
            393823 Kritikoa "Menu editatzailea ez dabil GNOMEren 2.0 bertsioan"
      

Figure 4Zerrendaren elkarrizketa-koadroaren adibidea