Progresioaren elkarrizketa-koadroa

Erabili --progress aukera, progresioaren elkarrizketa-koadroa sortzeko.

Zenity aplikazioak errenkadaz errenkada irakurtzen ditu sarrera estandarreko datuak. Errenkada bat aurrez #rekin finkatzen bada, testua errenkada horretako testuarekin eguneratzen da. Errenkada batek zenbaki bakar bat soilik badu, ehunekoa zenbaki horrekin eguneratzen da.

Progresioaren elkarrizketa-koadroak aukera hauek onartzen ditu:

--text=testua

Progresioaren elkarrizketa-koadroan bistaratu den testua zehazten du.

--percentage=ehunekoa

Progresioaren elkarrizketa-koadroan finkatu den hasierako ehunekoa zehazten du.

--auto-close

% 100a lortu denean, progresioaren elkarrizketa-koadroa ixten du.

--pulsate

Progresio-barra pultsuka luzatzen da sarrera estandarrean EOF karaktere bat irakurri arte.

Script-en adibide hauek erakusten dute nola sortu progresioaren elkarrizketa-koadroa:

        #!/bin/sh
        (
        echo "10" ; sleep 1
        echo "# Posta-egunkariak eguneratzen" ; sleep 1
        echo "20" ; sleep 1
        echo "# Cron eragiketak berrezartzen" ; sleep 1
        echo "50" ; sleep 1
        echo "Errenkada honi ezikusi egingo zaio" ; sleep 1
        echo "75" ; sleep 1
        echo "# Sistema berrabiarazten" ; sleep 1
        echo "100" ; sleep 1
        ) |
        zenity --progress \
          --title="Sistemako egunkari-fitxategiak eguneratu" \
          --text="Posta-egunkariak eskaneatzen..." \
          --percentage=0

        if [ "$?" = -1 ] ; then
                zenity --error \
                  --text="Eguneratzea bertan behera utzi da."
        fi

      

Figure 9Progresioaren elkarrizketa-koadroaren adibidea